XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) batzuek gauzetan ordaindu beharrekoak.

Hala nola, mantenu zergaeta San Martin zergan (nagusiari beronek emaniko lurraren ordainez pagatzen zitzaiona); gudal zerga edo soldaduskaren ordez eman ohi zena; zerga arrunta edo petxa, ondasunen arabera herrien artean banaturiko pagua; errege zerga, lehenik errege bakoitzaren txanda hastean ordaintzen zena, eta gero, zazpi urtez behin ordaintzekoa.

b) beste batzuek pertsonalak ziren: herriaren zerbitzuko obretan, hauzolan gisako edo, emakizunak: kaminoak, zubiak, etab. egitea, edo laborantzako zenbait lan errege edo nagusiaren alde.

Jendeari zergak kentzeko eskubidea, Erdi haroan, erregek edo nagusiak lurrarekiko zuen jabetasunean finkatzen zen, zergak ezartzea jabetzako eskubidearen ondorio baino ez zen-eta.

1. Araba Lehen aurreratu dugu, Arabak, 1332 an, Erregeri, Gaztelako Alfonso XIri eman ziola bere lurra.

Beraz, idatzi dugunaz oharturik, Arabako nagusigoa erregek zedukan, eta ondorioz, bai arabar lurraren jabetza eta propietatea ere.

Ezar zezakean, bada, eta kobratu zergak.

Baina Araba lurraren nagusigoa ez zitzaion kondizio eta mugarik gabe eman; kondizio hauek, dakigun bezala, iskribuz, itun agiri batetan ipini ziren, eta han berean mugatu zituzten errege eskubideak politika, administrazio eta ekonomiaren mailan.

Alfonso XI, arabarren borondatez egin zen Arriagako Kofradiaren lekuko, bitartean, dakigun bezala, honek bait zuen arabar lurraren jabetza eta beronek zuen gobernatu ere.

Ekonomi alorrean aldakuntza ez zen erakunde aldatzea baino izan.

Zeren kofradiari pagatu ohi zitzaion zerga ber-bera pagatzen zioten erregeri.

Horregatik, dio Ortiz Zaratek, Gaztelako erreinura Araba borondatez bildu zenean, ituna bide, hitzeman zuten ez ziotela ez Alfonso XInak, ez geroko erregeek herri honi (Arabari) zergarik ezarriko, ez gauzetan, ez pertsonetan, ez ageriko, ez isileko.